tendencias buletina

2020ko otsaileko Buletina

Hamaikagarren zenbaki honek aukera ematen du 2019 bukaeran Behatokiak berak aurkezturiko “Desigualdades Territoriales en Navarra. Retos y Propuestas “(Nafarroako lurralde desberdintasunen diagnostikoa: erronkak eta proposamenak) txostenaren ondorio nagusiak azaltzeko. Nafarroan gertatzen diren lau lurralde-desberdintasunen analisia laburbiltzen du:

  1. lurraldekoak eta demografikoak;
  2. lanekoak;
  3. sozialak; eta
  4. lehiakorrak eta garatzeko gaitasunekoak.

Azterketak adierazten du desberdintasunak desoreka administratibo, ekonomiko, sozial, demografiko, ezagutza-desoreka eta abarren ondorio direla. Horrekin guztiarekin, lurralde kohesioa, berez, bermatuta ez egoteaz gain, alderdi jakin batzuetan zaurgarritasun egoera argiak agertzen dira Nafarroako zenbait gunetan.