tendencias buletina

2021eko azaroko Buletina: Nafarroako diskriminazioari buruzko inkesta

Gizarte Errealitatearen Behatokiak “Tendencias” buletin honetan "Nafarroako diskriminazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak" txostenaren laburpen bat azaldu du. Txosten hori 2019. urtean Inkesta Sozialean eta Bizi Baldintzen Inkestan (ESyCV) barneratutako modulu batetik abiatuta egin zen. Urtero egiten du NASTATek. Inkesta honen helburu orokorra diskriminazioa gertatzen den egoera eta horren ondorioak hobeto ezagutzea izan zen, herritarrek adierazitako autopertzepzioaren eta kontzientziazio-mailaren bidez. Hori guztia, ondoren, diskriminazio-mota guztiak prebenitzeko eta desagerrarazteko politika publiko eraginkorragoak diseinatu ahal izateko.