Urriaren 30eko 268/2019ko Foru Dekretuak ezartzen duenez, Errealitate Sozialaren Behatokiak gizarte-zerbitzuen eta enpleguaren politika publikoen plangintza era ebaluazioa beregain hartuko ditu, ikerkuntza aplikatuaren arloan, baita gizarte-eraldaketako prozesuen eta gizarte-arazoen azterketa ere.
Dekretu honetan aipatzen denez, Errealitate Sozialaren Behatokiak ondorengo atribuzio hauek izango ditu, besteak beste, Plangintza, Ebaluazio eta Kalitate Atalaren bidez:
- Gizarte nafarraren eraldaketa sozialaren eta aldaketa-joeren prozesuen azterketa eta analisia.
- Gizarte-zerbitzuen eta enpleguaren aroko eskaerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.
- Gizarte-zerbitzuetako sistemako prestazioen eskariaren, eraginkortasunaren eta efizientziaren analisia eta ebaluazioa.
- Ekintzarako planen eta programen lanketa orientatuko duten premien, egoeraren eta baliabideen inguruko azterketak gauzatzea.
- Adierazle sozialen lanketa, jarraipena eta balorazioa egitea, NASTATekin lankidetzan, Nafarroako Estatistika Planean sartzeko.
- Ikerketa-proposamenak egitea eta Nafarroako Foru Erkidegoan egiten diren ikerketei laguntzea.
- Gizarte-zerbitzuen eta enpleguaren plan estrategikoak, plan sektorialak eta eremu orokorreko gizarte-zerbitzuen zorroa diseinatu, jarraitu eta ebaluatzea.
- Planak eta programak gauzatzeko baliabide-premiak baloratzea eta horien kostu ekonomikoa ebaluatzea.
- Sail desberdinetako planei buruzko informazio bilketa erraztuko duten tresnen koordinazioa eta jarraipena egitea.
Gainera 268/2019ko Foru Dekretu honek aipatzen du Errealitate Sozialaren Behatokiak ondorengo atribuzio hauek izango dituela, besteak beste, Gizarte Berrikuntza, Prestakuntza eta Europako Proiektuen Atalaren bidez:
- Pertsonen bizi-kalitatea hobetzera eta gizarte-erronkei erantzutera bideratutako gizarte-berrikuntzako proiektuak bultzatzea eta garatzea.
- Lankidetzarako eta gizarte-berrikuntzarako espazioak sustatuko dituzten plataforma irekiak sustatzea.
- Nafarroan erreplika daitezkeen gizarte-berrikuntzako praktikak eta esperientziak zabaltzea.
- Sistematizatzeko, gainbegiratzeko eta parte hartzeko gune edo foro profesionalak indartzea, hedatzea eta konektatzea.
- Gizarte-berrikuntzaren esparruko Europako Proiektuak sustatzea.
- Europako programen esparruan, sozialki berritzaileak diren praktikak sustatu eta trukatzea.
- Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren sailaren koordinazioa eta bultzada.
Funtzio horiek guztiak egiteko eta teknikarien eta arlo horretan lan egiten duten erakundeen eta, oro har, herritarren eskura jartzeko, Errealitate Sozialaren Behatokiak honako eduki hauek azaltzen ditu webgune honetan:
- Datu-banku bat, Nafarroako Foru Erkidegoan garatutako gizarte-zerbitzuen, enpleguaren eta etxebizitzaren arloko politikei buruz eskuragarri dauden azken datuekin, baita gai horietako bakoitzean Nafarroan dauden gizarte-premiei buruz ere. Era berean, demografiari buruzko laugarren bloke bat azaltzen da.
- Behatokian eginiko azterlanak eta ikerkuntzak, zeintzuek enpleguaren, mendekotasunaren, ezgaitasunen, gizarteratzearen, haurtzaroaren eta familiaren, immigrazioaren, pertsona adinduen eta etxebizitzaren arloak aztertzen dituzte.
- Behatokiak egin ez dituen Gizarte Eskubideen Saileko beste dokumentu batzuk, hala nola aurreko gidak, azterlanak edo planak.
- Dokumentazio-zentro bat, gizarte-zerbitzuetako arloan, enpleguan, diru-sarreren bermean, haurtzaro zein familian, eta etxebizitzan espezializatutako funtsa dokumental batera sarbidea eskaintzen duena. Atal honek ere biltzen du hemeroteka eta legedira datu-bat (zeinak politika sozialeko Estatuko eta Nafarroako Foru Erkidegoko arautegia biltzen du eta arau-maila guztiak hartzen ditu).
- ESB albisteak, Errealitate Sozialaren Behatokiarekin lotutako prentsako albisteak biltzen dituena.
- NavarLan. Bertan, lan-aukerei, profesionalen eskaintzaren proiekzioei eta eskaintzaren eta eskaeraren artean 2030era arte egon daitezkeen desorekei buruzko informazioa erakusten da, hedapen-eskaeraren eta ordezte-eskaeraren baturaren ondoriozko enplegu-aukerak alderatzeko aukera emanez. Horrez gain, 2030erako Nafarroako Lanaren Etorkizuneko agertokiei buruzko informazio kualitatiboa ematen du.
- Lau hilez behingo Tendencias Buletina, zeinak Eskubide Sozialetako Departamenduaren gaiak aztertzen ditu.
- Informazio eskaera: Nafarroan eskubide sozialekin lotutako datuei buruz webgunean aurkitzen ez den informazioa eskatzeko aukera.
- Gizarte Berrikuntzako Laborategi Iraunkorra. Bertan, Errealitate Sozialaren Behatokiak bultzatutako gizarte-berrikuntzako proiektuei buruzko informazioa erakusten da.
- Agenda. Bertan, aurreikusitako jardunaldi, tailer eta ekitaldiei buruzko informazioa ematen da (aldez aurretik izena emateko aukerarekin), bai eta Behatokiak azken urteotan egindakoei buruzkoa ere (horri buruz bildutako aurkezpen eta informazio guztiak eskura daitezke).
- Covid-19 laguntzak, eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoen informazioa biltzen duena, covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.