Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren III. Sariak Nafarroan Gizarte Zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak saritu nahi ditu, baldin eta gizarte-erronka bati edo batzuei aurre egin badiete berrikuntza eta eraldaketa sozialeko partaidetza-prozesuetan garatutako zerbitzu, produktu edo eredu berriekin.
Deialdi honetan “gizarte-berrikuntza” honakoa litzateke: ideia berriak (produktuak, zerbitzuak eta ereduak) sortzea eta ezartzea, aurrekoak baino eraginkorragoak, efizienteagoak, iraunkorragoak, bidezkoagoak edo eraldatzaileagoak direnak gizarte-erronkei erantzuteko eta pertsonak beren garapenean inplikatzen dituena, harreman berriak sortzen eta herritarrak ahalduntzen lagunduz. Sozialak dira beren helburuetan eta baliabideetan.