GIZARTE BERRIKUNTZAREN HIRUGARREN SARIA

Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren IV. Sariak Nafarroan Gizarte Zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak saritu nahi ditu, baldin eta gizarte-erronka bati edo batzuei aurre egin badiete berrikuntza eta eraldaketa sozialeko partaidetza-prozesuetan garatutako zerbitzu, produktu edo eredu berriekin.

Deialdi honetan “gizarte-berrikuntza” honakoa litzateke: ideia berriak (produktuak, zerbitzuak eta ereduak) sortzea eta ezartzea, aurrekoak baino eraginkorragoak, efizienteagoak, iraunkorragoak, bidezkoagoak edo eraldatzaileagoak direnak gizarte-erronkei erantzuteko eta pertsonak beren garapenean inplikatzen dituena, harreman berriak sortzen eta herritarrak ahalduntzen lagunduz. Sozialak dira beren helburuetan eta baliabideetan.

Oinarriak

Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren IV. Sariaren helburua da Nafarroan Gizarte Zerbitzuak ematen dituzten entitateak saritzea, baldin eta gizarte-erronkaren bat edo batzuk berrikuntzako eta gizarte-eraldaketako partaidetza-prozesuetan garatutako zerbitzu, produktu edo eredu berriekin jorratu badituzte.

Deialdi honen ondorioetarako, "Gizarte-berrikuntzatzat" hartzen da ideia berriak (produktuak, zerbitzuak eta ereduak) sortzea eta inplementatzea gizarte-erronkei erantzuteko. Aurrekoak baino eraginkorragoak, efizienteagoak, jasangarriagoak, bidezkoagoak edo eraldatzaileagoak izan beharko dute eta beraien garapenean pertsonen partehartzea kontuan hartu beharko dute, harreman berriak sortuz eta herritarrak ahalduntzen lagunduz. Sozialak dira xedeetan eta baliabideetan.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Nafarroako Foru Komunitateko Gizarte Zerbitzuen esparruan esku hartzen duten irabazi-asmorik gabeko nahiz irabazi asmoa duten erakunde publiko edo pribatuek.

Erakunde irabazleari 6.000 euroko saria emango zaio eskudirutan, eta bi erakunde finalistei 1.000 euroko sari bana.

  1. Eskaerak navarra.es egoitza elektronikoan jasotako ereduaren araberakoak izango dira.
  2. Hautagaitzak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi hau NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  3. Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiaren Gizarte Berrikuntza, Prestakuntza eta Europako Proiektuen Atalari zuzendutako hautagaien aurkezpena egoitza elektronikoan egingo da, bai eta Gizarte Eskubideen Sailaren erregistroan ere, Iruñeko González Tablas kaleko 7. zenbakian. Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein baliabide erabili ahal izango da.
  4. Hautagaiak jaso eta onarpen-epea amaitu ondoren, antolatzaileek aurrez hautatu ahal izango dituzte, eta memoriak saria erabakiko duen Epaimahaiari helaraziko zaizkio.
  1. Hautagaitza bat aurkezteari dagokionez, erakundearen jarduera bat saritzeko moduko "proiektutzat" hartuko da, baldin eta jarduera horrek epe, aurrekontu eta giza talde jakin bat esleituta izan badu denboraldi jakin batean, eta jarduera deialdi honen aurreko bi urteetan hasi bada. Erakundearen ohiko jarduera ez da "gizarte-berrikuntzako proiektutzat" hartuko, ez eta duela urte batzuetatik hona maiz eta/edo behin eta berriz garatzen dituen programak ere.
  2. Hautagaitza inprimaki normalizatuaren ereduaren arabera beteko da, behar bezala beteta eta navarra.es egoitza elektronikoan eskuragarri egongo da.
  3. Hautagaitzarekin batera, honako hauek aurkeztuko dira:
    1. Hautagaitza aurkezteko formularioa, eredu normalizatuaren araberakoa, Navarra.es egoitza elektronikoan eskuragarri dagoena.
    2. Aurkeztutako gizarte-berrikuntza erreproduzitzeko eta hedatzeko baimen ziurtatua.
  4. Ez da onartuko sari honen aurreko edizioetan aurkeztutako hautagairik.
  1. Epaimahaia osatuko dute:
    • Eskubide Sozialen Sailburuak.
    • “Tomás y Lydia Recari García Fundazio”ko Lehendakariordeak.
    • Gizarte-mailan zein berrikuntzaren eta gizarte-zerbitzuen arloan ospe handia duten hiru pertsonek, Gizarte Errealitatearen, Plangintzaren eta Gizarte Politiken Ebaluazioko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiaren eta "Tomas eta Lydia Recari García fundazioaren" akordio bidez izendatuak. Horietako bat Epaimahaiburu izango da.
    • Idazkari jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe, Gizarte Eskubideen Saileko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntza, Prestakuntza eta Europako Proiektuen Ataleko buruak.
    • Epaimahaiaren osaera argitara emango da bere erabakiarekin batera.
  2. Epaimahaiaren funtzionamendua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean jasotako arauen bidez arautuko da. Osagarri gisa, foru-araudiak arautzen ez dituen gaietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea aplikatuko da.
  3. Epaimahaiak hautagaitzak ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen dituen argibideak eskatu ahal izango dizkie parte-hartzaileei, bai eta erakunde hautagaiei "in situ" bisitak egin ere.
  4. Epaimahaiak aholkulari teknikoak sartu ahal izango ditu, egoki baderitzo.
  1. 1. Emakida-proposamena egiteko eztabaidetan, epaimahaiak HELIX tresnak proposatutako balorazio-irizpideak aplikatuko ditu. Tresna hau Errealitate Sozialaren Behatokiaren webgunean dago eskuragarri: Web gunera joan
    • Berrikuntza: Proiektuak ematen duen berrikuntza maila baloratuko da. Hainbat berrikuntza mota hartuko dira kontuan.
    • Eragina: Proiektuarekin lortzen den inpaktu sozialaren maila hartuko da kontuan. Hainbat inpaktu mota hartuko dira kontuan.
    • Aldaketa sistemikoa: Ekosisteman sortzen duen eraldaketa soziala eta egiturazko aldaketa eta haren iraunkortasuna baloratuko dira.
    • Parte-hartzea: Parte hartzeko eta ahalduntzeko prozesu soziala kontuan hartuko da, eta eragile anitzeko ikuspegia izango da proiektuaren garapenaren fase guztietan.
    • Sendotasuna: Proiektuaren zorroztasun metodologikoa, formulazio-kalitatea, egokitasuna, egingarritasuna eta koherentzia teknikoa baloratuko dira.
  2. Epaimahaiak hiru sari ematea proposatuko du:
    • Lehen saria hautagaitza irabazleari, hobekien baloratutako hautagaiari.
    • Finalistak izan diren proiektuak aitortzeko bi akzesit. Ez da lehentasun-ordenarik ezarriko.

    Epaimahaiak saria eman gabe utzi ahal izango du, baldin eta, bere ustez, merezimendu nahikoak egiaztatzen dituen hautagairik aurkezten ez bada.

  1. Epaimahaiaren erabakia gertatzen den egun berean jakinaraziko zaie sarituei.
  2. Gizarte Eskubideetako Kontseilariaren Foru Agindu bidez emango da saria. Interesdunei jakinaraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, herritar orok horren berri izan dezan.

Saria ekitaldi publiko bakar batean banatu eta zabalduko da. Ekitaldi hori Gizarte Eskubideen Sailak deituko du 2023ko azken hiruhilekoan, eta gonbidapena egingo zaie epaimahaiko kideei eta sarira aurkeztu diren erakunde guztiei.

Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren IV. Sarian parte hartzeak hura arautzen duten oinarri guztiak erabat onartzea esan nahi du, bai eta Gizarte Eskubideen Sailak antolatutako Gizarte Berrikuntzaren sariari buruzko banaketa- eta hedapen-jardunaldietan parte hartzea ere.

Sariaren prozesuan zehar esku hartzen duten pertsonek sariari buruzko konfidentzialtasuna gordeko dute.

Gizarte Eskubideen Sailak, Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiaren Gizarte Berrikuntza, Prestakuntza eta Europako Proiektuen Atalaren bidez, deialdiaren oinarriei buruzko informazioa emango du, telefonoz zein posta elektronikoz.

Gizarte Eskubideen Sailak emango du sariaren eta sarituaren berri, komunikabide arrunt eta espezializatuetan.

Gerta daitezkeen gorabeherak eta oinarri hauetan aurreikusi gabeko kasuak Gizarte Errealitatearen, Plangintzaren eta Gizarte Politiken Ebaluazioko Behatokiaren zuzendari nagusiak ebatziko ditu.

Saria ebazten duen Foru Aginduaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari hilabeteko epean, saria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Behar diren ondorioak izan ditzan

Iruñean, bi mila eta hogeita hiruko ekainaren hamahiruan. Gizarte Eskubideen Sailburua. Mª Carmen Maeztu Villafranca.".

OINARRIAK DESKARGATU

Sari-banaketa ekitaldia

Saritutako proiektuak

“Campo de colores” de AMIMETIrabazlea

“Autonomía al cuadrado” de ADACEN”Finalista

“Mi casa, vida en comunidad” de ANFAS Finalista