Next generationUE deialdiarekin finantzatutako behatokiaren proiektuak

2021eko uztailaren 16an, Espainiako Gobernuaren Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioak eta Nafarroako Foru Erkidegoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 22. osagaiaren esparruan proiektuak gauzatzeko, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsen kontura.

22. osagaia, Zaintza-ekonomia eta berdintasun- eta gizarteratze-politiken indartzea, batez ere Gizarte Zerbitzuen eraldaketara bideratuta dago, eta iraupen luzeko zainketen eredua aldatzea bultzatzen du, pertsonarengan arreta handiagoa jartzeko eta desinstituzionalizatzeko. Osagai honetako inbertsioek proiektu pilotuen finantzaketa jasotzen dute, Gizarte Zerbitzuen berrikuntza eta hobekuntza sustatzen duten arreta-eredu berriak esperimentatzea helburu dutenak.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren NG-EU proiektuak gauzatzeko lizitazio-prozesuei eta diru-laguntzen deialdiei buruzko informazioa eskura dezakezu.

Gehiago irakurri