Gure ikerketak

Observatorio de la Realidad Social, Evolución del empleo en Navarra. Diciembre 2020. Gobierno de Navarra , Pamplona, 2020, 34 p.


Laburpena:

2020. urtea amaitu berritan, abenduari dagokion txostena aurkeztu da. Txosten horren bidez, pandemiak Nafarroan enpleguan duen eraginaren bilakaerari buruzko ondorio arrazoituak atera nahi dira. Posible da asmo hori betetzea, osasun-krisiak Nafarroako enpleguan dituen ondorioei buruzko jarraipen- eta monitorizazio-txostenen hamar edizio baititugu dagoeneko. Txosten horiek Errealitate Sozialaren Behatokiak egin ditu, eta iturri ofizialen ustiapen estatistikoa erabili da, honako gai hauetan hainbat interes-eremu dokumentatzen dituztenak: langabeziaren bolumena eta karakterizazioa, langabezia-estaldura, kontratazioa, Gizarte Segurantzako afiliazioa eta erregulazio-espedienteak. Lurralde- eta sektore-ikuspegia eta Enplegu, Lan eta Gizarte Segurantzako Zerbitzu Publikoen erregistroen arteko kontrastea ere sartu dira azterketan.

Zerrendara itzuli