Laburpena:
Gizarte Eskubideen Departamentuaren Errealitate Sozialaren Behatokiak argitaratu du COVID-19ak Nafarroako adinekoen egoitzetan dituen ondorioei buruzko lehen azterlan hau. Txostenean, Nafarroako testuinguru demografiko zaharkituari buruzko datuez gain, Gizarte Eskubideen Departamentuak bultzatutako egoitza-zentroetan birusak duen eragina monitorizatzeko sisteman dauden administrazio-erregistroak jasotzen dira. Sistema horrek balio handiko informazioa ematen du, birusak Nafarroako adinekoen zentroetan duen kutsatze-intzidentzia eta heriotza-tasa modu eguneratuan ezagutzeko. Azkenik, MoMo sistemaren eta beste iturri batzuen bidez, Nafarroak beste autonomia-erkidego batzuekin alderatuta duen ikuspegi konparatua ematen da, pandemiak gure gizartean duen eraginari dagokionez.