Berrikuntza soziala sustatzeko gakoetako bat bere esparru teorikoa eta metodologikoa garatzea da. Behatokitik gure hondar-ale txikia ekartzen saiatu gara, bide horretan aurrera egiteko. Ildo horretan, 2021ean Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Berrikuntzaren Gida argitaratu genuen, esparru teorikoa definitzea helburu nagusi zuena. Lehen argitalpen akademiko horren jarraipen logiko gisa, kontzeptu abstraktuak praktikan inplementatzea errazten duen metodologia batean kokatu ditugu orain.
Lurreratzeko lehen ariketa honetan, lehentasunezkotzat jotzen dugun alderdi batean zentratu dugu gure ahalegina: proiektuen ebaluazioa, bi elementu osagarriz osatutako gida bat eginez:
- Gida kontzeptual bat, gizarte-berrikuntza nola ebaluatu eta zer elementu kontuan hartu azaltzen duena.
- Ofimatika-tresna bat, kontzeptuzko egitura berari jarraitzen diona eta kontzeptu horiek praktikan jartzea errazten duena. HELIX (Gizarte Berrikuntza Ebaluatzeko Tresna) deitu diogu. Proiektu bat oso modu errazean ebaluatzeko aukera ematen du, eta balioetsitako proiektuei buruzko informazio bisual eta kuantitatibo aberatsa eskaintzen du, erabakiak hobeto hartzeko.
Proiektuen gizarte-berrikuntzaren osagaia baloratu behar duten pertsonentzat baliagarria izango den gida-tresna bat sortzen saiatu gara. Era berean, iruditzen zaigu oso baliabide baliagarria dela beren proiektuaren auto-test bat egin nahi dutenentzat.