Laburpena:
Hemen aurkezten den txostena azterketa prospektiboa egiteko ariketa gisa planteatzen da, Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) egindako 2020-2035eko biztanleria-proiekzioak abiapuntu hartuta. < br> < br>Horrela, dokumentuen berrikuspen zabaleko lan batekin, Nafarroako biztanleriaren proiekzioak ezagutzeko beharrezkoak diren adierazle demografiko nagusiei buruzko informazio sistematizatua ematen saiatu gara, arazoa ahal den neurrian dimentsionatzeko asmoz. Gainera, bigarren atal handi batean, etorkizuneko eszenatokiak ikuspegi desberdinetatik aztertu dira, ez soilik ikuspegi demografikotik, eta lurraldeen arteko aldeak eta demografia-aldaketaren fenomenoak izan ditzakeen dimentsioak hartu dira kontuan. Aldaketa horrek, besteak beste, lan-merkatuari, ekonomiari, gizarte-politikei eta bizi-kalitateari, edo hiri- eta etxebizitza-plangintzari eragiten die. Etorkizuneko agertokiei buruzko kapitulu honen barruan, "Zilarrezko ekonomia" (edo Silver Economy) berriak ekar ditzakeen aukerei erreparatuko diegu. < br> < br>Amaitzeko, txostenean labur-labur berrikusi dira Nafarroako Foru Erkidegoan aldaketa demografikoaren erronkari erantzuteko lerrokatzen diren politika eta estrategia nagusiak, eta arlo horretan beste lurralde batzuek gidatutako kudeaketa-esperientzia batzuk aipatzen dira.