Laburpena:
Nafarroa Suspertzeko Planaren helburua koronabirusaren krisiaren ondorioak arintzea da, eta, horretarako, Nafarroako gizartea biltzea proposatzen du, eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz aurrera egiteko, Nafarroa Europako ekonomia jasangarri, lehiakor eta kohesionatuenen artean kokatzeko. Nafarroak aurrean dituen erronka nagusiei erantzuteko, lehiakortasuna eta ezagutzan oinarritutako ekonomia digitalizazio azkarreko testuinguru batean kokatzen dira, jasangarritasuna eta emisio gutxiko gizarte bat eraikitzea, klima-aldaketaren aurkako borroka lehentasun gisa, lurralde-egituraketa eta gizarte-kohesioari eta erresilientziari eusteko eta handitzeko beharra integratuko dituena, eta Planak aliantza publiko, pribatu eta sozialak garatzearen alde egiten du.