Gure ikerketak

Garzo, M., Zabaleta, X., Prospección de buenas prácticas en políticas de vivienda en el ámbito regional y local de la Unión Europea. Observatorio de la Realidad Social , Pamplona, 2017, 94 p.


Laburpena:

Etxebizitza Plana egitearen testuinguruan, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiak etxebizitza-politiken jardunbide egokiei buruzko txosten bat argitaratu du. Dokumentuak 36 esperientzia biltzen ditu, atal hauetan multzokatuta: hutsik dauden etxebizitzak merkatu librera ateratzeko pizgarriak, gizarte-kohesioa sustatzen duten etxebizitza-politikak, birgaitze-politikak, jabetza eta alokairua eskuratzeko ordezko formulak, eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa. < br> < br>Garatzen diren tokiari erreparatuta, praktika gehienak Espainian eta Europar Batasuneko gainerako lekuetan daude, baina batzuk Ipar Amerikan daude. Esperientziak fitxa gisa aurkezten dira, eta bertan zehazten dira aplikazio-eremu geografikoa, eremu tematikoa, jarduera-mota eta eskaintzen dituen laguntzak, hartzaileak eta laguntzen betekizunak, neurrien eraginaren ebaluazio laburra, Nafarroako Etxebizitza Planaren esparruan duten egokitasunaren balorazioa eta, azkenik, emandako datuak zabaltzeko estekak.

Zerrendara itzuli