Gure ikerketak

Plan Operativo de Atención Temprana 2022.

Observatorio de la Realidad Social, Plan Operativo de Atención Temprana 2022. Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Navarra , Pamplona, 2022, 36 p.


Laburpena:

2022rako Arreta Goiztiarreko Plan Operatiboak aldaketa nagusiak jasotzen ditu, baita Nafarroako Gobernuak ekitaldi honetan ezarri beharreko neurriak ere. Nafarroako familia, haur eta nerabeei laguntzeko II. Plan Integralaren (2017-2023) 3. jarduketa-arloan zehaztutako helburuak eta erronkak lortzeko konpromisoa hartzen du plan honek eta, ikuspegi operatibo batetik, zehaztu egiten du nola egin nahi den aurrera, indarrak batuz, sinergiak sortuz eta sailen arteko lanaren aldeko apustu eginez (maila handiagoan kokatzen da, Hezkuntza, Gizarte Gaietako eta Gizarte Eskubideen Sailarteko Batzordearen plangintzan). Horrela, ezarri beharreko aldaketen eta neurrien multzoa jasotzen du dokumentuak, bai eta aldaketa eta neurri horiek bultzatzen dituen justifikazioa ere. Neurri bakoitzerako, honako hauei buruzko datuak ematen dira: sail arduraduna, inplikatutako beste sail batzuk, aurrekontua eta horren zenbatekoa, gauzatze-aldia, aurreikusitako xedea, azpiegitura berria den, Europako proiektua den, bere adierazleak eta informazio-iturriak.

Zerrendara itzuli