Gure ikerketak

Informe sobre la dependencia en Navarra (2010-2017).

Observatorio de la Realidad Social, Informe sobre la dependencia en Navarra (2010-2017). Gobierno de Navarra , Pamplona, 2018, 87 p.


Laburpena:

2017ko abenduaren 31n, 15.261 pertsona zeuden mendeko gisa baloratuta, hau da, Nafarroako biztanleriaren % 2,09k mendetasun-mailaren bat aitortuta zuen. Txosten honetan, zifra hori probintzia eta autonomia-erkidego mugakideen artean hurbilen dagoen ingurunearen testuinguruan kokatuko da, eta hainbat adierazle demografiko erakutsiko dira mendekoek biztanleria osoan duten pisua neurtzeko. Ondoren, mendeko biztanleriaren profil soziodemografikoa zehazten da, bai eta Nafarroako mendekotasuna artatzeko sistematik zerbitzu eta prestazio gisa jasotzen duten arretarena ere. Zerbitzu eta prestazio horiek, mendekotasunari buruzko legeak ez ezik, Nafarroak gizarte-zerbitzuen arloan dituen eskumenak baliatzean ematen dituenak ere aitortzen ditu. Azkenik, Nafarroan mendekotasun-sistemak sortutako enplegura hurbilketa bat egiten da, eta azterketa labur bat Nafarroako Gobernuak mendetasunera bideratzen duen aurrekontuari eta Estatuaren ekarpenari buruz.

Zerrendara itzuli