Observatorio de la Realidad Social, Historia Social Única. Revisión autonómica e internacional (Junio 2020). Departamento de Derechos Sociales del Gobierno de Navarra , Pamplona, 2020, 23 p.
Laburpena:
Dokumentu honen bidez, azaldu nahi da zer egiten ari den gure inguruan, bai estatuan bai nazioartean, Historia Sozial Bakarrari dagokionez, eta gai horri buruz antolatu diren jardunaldiak edo ekitaldiak detektatu nahi dira. < br> < br>Informazio hori biltzeko, gai horretan indarrean dagoen araudi autonomikoa berrikusi da, baita dokumentazioa, prentsako albisteak eta gai horri buruzko ekitaldiak ere. < br> < br>< br>Dokumentuaren hasieran, estatu mailan, Historia Sozial Bakarraren egoerari buruzko deskribapen laburra egin da. Esparru orokor horren ondoren, autonomia-erkidego bakoitzaren egoera deskribatzen da. Tresna hori inplementatu den edo garapen-prozesuan dagoen kasuetan, deskribapenaren osagarri, gaia zabaldu edo sakontzeko interesgarriak izan daitezkeen hainbat baliabide mota aipatzen dira – Araudia, dokumentuak, prentsako albisteak, harremanetarako pertsonak/erakundeak –. Jarraian, nazioarteko bi esperientzia deskribatzen dira, Lonbardia eskualdeari (Italia) eta Erresuma Batuari dagozkienak. Azkenik, gai horri buruz antolatutako jardunaldi eta ekitaldiak biltzen dira, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuari orientabide gisa balio diezaioketenak, gai horri buruzko balizko prestakuntza-jardunaldi bat prestatzeko.