Laburpena:
Langabeziari, langabeziagatiko estaldurari, kontratazioari, Gizarte Segurantzako afiliazioari eta Enplegua Erregulatzeko Espedienteei buruzko iturri ofizialen ustiapen estatistikotik ateratako enplegu-adierazle nagusiak monitorizatzeko metodo sistematizatua aplikatuz, pandemiak Nafarroan izan duen bilakaera eta eragina baloratu ahal izango dugu, egungo krisiaren berezko koiuntura-elementuetatik bereiziz. Ildo horretan, adierazle horien portaera "onak" eta, batez ere, azken hilabeteetan izandako bilakaera positibo etengabeak gero eta gehiago urruntzen gaitu Covid-19ak gure bizitzetan sartu izanak ekarri zuen shock-etik eta urte eta erdi inguruan eusteko hartutako murrizketa-neurrien ondorioetatik.