Laburpena:
Covid-19ak Nafarroan enpleguan duen eraginari buruzko hileko txostenaren azken edizioa da hau, 2021eko ekainekoa, eta honako iturri ofizial hauen ustiapen estatistiko sistematizatutik abiatuta egin da: SISPE (Enplegu Zerbitzu Publikoen Informazio Sistema), SEPE (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa), Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioa eta Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa. Aukera ematen du arlo horretako interes-eremu nagusietako joera berrienak identifikatzeko, hala nola langabeziaren bolumena eta ezaugarriak, kontratazioa, Gizarte Segurantzako afiliazioa eta enplegu-erregulazioko espedienteak. Lurralde- eta sektore-ikuspegia txertatuz, gainera. Oraingoan, adierazle horien etengabeko behaketatik ateratako ondorio orokorrek adierazten dute nolabaiteko egonkortzea gertatu dela pandemia hasi zenetik izandako ziurgabetasun handien ondoren.