Observatorio de la Realidad Social, Evolución del empleo en Navarra. Informe mensual (2 de abril de 2020). Gobierno de Navarra , Pamplona, 2020, 22 p.
Laburpena:
COVID-19aren krisiak enpleguan izan dituen ondorioak berehala ezagutu behar direnez, Errealitate Sozialaren Behatokiak hilero eta hiru hilean behin txostenak egitea proposatu du. Inguruabarrak kontuan hartuta, egoera berezi horren aurrean hartutako neurriek Nafarroako enpleguan dituzten ondorio nagusiak identifikatzea erraztuko dute txosten horiek. Lehen hileroko txostenean, 2020ko martxoari buruzkoan, behatutako datuek aukera emango digute osasun-krisiak berak eta, horren ondorioz, "COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan" hartutako neurriek berehala duten eragina aztertzeko.