Gure ikerketak

Evolución del empleo en Navarra. Abril 2021.

Observatorio de la Realidad Social, Evolución del empleo en Navarra. Abril 2021. Gobierno de Navarra , Pamplona, 2021, 31 p.


Laburpena:

Berriro ere, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak erregistratutako langabezia-datuek, 2021eko apirilekoak, hautsi egiten dute urteko lehen hilabeteetako goranzko joera. Kasu honetan, 742 langabe gutxiago daude, hau da, 41.745 langabe daude Nafarroan, aurreko hilabetean baino % 1,7 gutxiago, eta aurreko krisialdiko maximo historikotik urrun, 2013ko otsailean 56.000 pertsona baino gehiago baitzeuden lanik gabe. Hala ere, zifra horiek % 3,2ko igoera adierazten dute 2020ko apirilean erregistratutako langabeziarekin alderatuta (40.442 pertsona), erabateko konfinamenduan. Eta, bestalde, apirilean izandako langabezia-jaitsieretako bat da, behatutako serie historikoan baino baxuagoa, 2008an eta 2012an erregistratutakoen antzeko mailetan. Beraz, pandemiak langabezian dituen ondorioak oraindik ere argi daude.

Zerrendara itzuli