Laburpena:
Agerikoa da lurraldeen arteko oreka oraindik ez dela lortu, eta, beraz, Nafarroako Gobernuak eremu horretan gogoeta egiteko eta esku hartzeko prozesu bat antolatzeko beharra planteatzen du, gizarte-kohesioa, lurralde osoaren garapena eta Erkidego osoaren iraunkortasuna sustatzeko. Landa-garapena Erkidego osoaren garapenerako ekarpen erabakigarria dela sinetsita, programa estrategiko bat ezartzen dugu, gure herrien garapen harmoniatsurako oinarriak indartu ahal izateko.