Agenda

Nafarroako Garapen Kohesionatu eta Solidariorako Gizarte Berrikuntzako Landa Agentea online ikastaro

2020(e)ko maiatzak 15(e)tik 30(e)ra Urrutiko, Online

Cartel del curso 'Agente rural de innovación social para el desarrollo cohesionado y solidario de Navarra'.

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren bidez, 'Nafarroako Garapen Kohesionatu eta Solidariorako Gizarte Berrikuntzako Landa Agentea' online ikastaroaren lehen edizioa sustatu du, Foru Komunitatean landa ekonomia berria osatuko duten proiektuak garatzeko aukera emango duten 30 lurralde-eragileri prestakuntza eman diezaieten.

Ikastaroa maiatzaren 15etik 30era eman da, eta urrutiko prestakuntzako 30 ordukoa izan da; besteak beste ikasleen elkarreragitean eta proaktibitatean oinarritu da, estatuko eta nazioarteko esperientzia profesionala eta jardunbide egokiak batuaz.

 

Ikastaroa

‘Nafarroako Garapen Kohesionatu eta Solidariorako Gizarte Berrikuntzako Landa Agentea’ El Huecok garatu du; hau da, Espainian ekintzailetza soziala eta berrikuntza soziala sustatzen aritzen den erakundeak, bereziki landa-eremua birpopulatzea helburu duenak. Modu horretan, tokiko esperientziak aurkeztu dituzte, despopulatzeak mehatxatutako lurraldeetan eta landa-eremuaren barnean burututako gizarte-berrikuntzako jardunbide egokiak erakusteko parte-hartzaileei. Horrela, erremintak eta estrategiak eskaini dira landa-eremuetako erronkak, landa-errealitatea gizarte-berrikuntzaren bitartez berkonfinguratzeak duen garrantzia edota proiektuen inpaktuaren ebaluazio egokia ulertzea lortzeko helburuarekin, horien analisi baliagarria ziurtatuaz, beste lurraldeetara eramatea erraztearekin batera.

Programan hamar espezialistatik gora bildu dira, eta tartean aipatzekoa da ‘100en Taldeko edo G-100-eko’ kideek hartu dutela parte, hots, Terris proiektuan, Lurraldea eta Gizarte Berrikuntzan, lan egiten dutenek. Era berean, ikastaroan berrikuntza sozialeko esperientzia praktikoak landu dira, landa-eremuan erreferenteak direnak eta Espainiako leku ezberdinetan abian jarritakoak.

Ikastaroa 30 lagunentzat izan da, landu beharreko gaiaren inguruko ikasketak dituztenentzat edo ez dituztenentzat. Ikasleak arreta handiz hautatu dira, programa aprobetxatzea ziurtatzeko; halaber, despopulatzeko arriskuan dauden udalerriak aldatzeko eragileen ahalik eta parte-hartze handiena sustatu da, ezagutzak Nafarroako Foru Komunitateko lurraldearen errealitatera transferitzea ziurtatzeko nahiz esperientziak trukatzeko giroa aberasteko.

 

Prestakuntza-txanda berriak

260 lagunek baino gehiagok eman zuten izena ikastaroan. Aurreikusitako 30 plazak nabarmen gainditu direnez, bi prestakuntza-txanda berri programatu dira: ekainaren 1ean eta ekainaren 14an.

 

icono documento (pinchar para ver el documento PDF)Gaitegi osoa (erderaz)

 

Icono de nota de prensa.

Zerrendara itzuli